XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nonbaitetik hasi behar eta sail desberdinetako lan-karga eta beharrak aztertzen hasi zara.

Hauxe da lortu duzun informazioa.

IDAZKARITZA Ander, idazkaria, ez da oso pertsona fidagarria.

Alkoholarekin arazoak dauzka eta huts egiten du lanean.

Administraria (Ines) aldiz, oso langile fina da, baina Anderren huts egite guztiak ezin ditu bete.

Joxe, ordenantza, pertsona jatorra da, baina oso patxarosoa; gehiegi zure gustorako eta enkarguak egiten oso motel ibiltzen da.

KONTUHARTZAILETZA Bertako hiru langileak oso gaizki konpontzen dira beraien artean.

Miren, kontuhartzailea, oso umore txarreko pertsona da eta ez da erraza berarekin lan egitea; hori dio behintzat Xabier gordailuzainak.

Mariaje, administrari laguntzailea, haurdun dago.

Azken bolada honetan, bertako kontuak informatika bidez bideratu beharrak, nahaste eta atzerapen handiak sortu ditu kontuhartzailetzako sailean.

HIRIGINTZA ETA OBRAK Zerbitzu honetako langileek urte asko daramate elkarrekin lanean Udal honetan eta oso ondo moldatzen dira beraien artean.

Ekimen handikoak dira eta gauza asko burutu dituzte Udalerrian.

Aspaldi dabiltza beren zerbitzurako beste langile berri baten eske, baina sekula ez da heltzen lana arinduko dien seigarren pertsona.

INSTALAZIOEN MANTENIMENDU ETA GARBIKETA Hiruren artean bakara da 55 urtetik beherakoa, eta Luisi, adintsuenari, bi urte geratzen zaizkio jubilatzeko.

GIZARTE-LAGUNTZA Gizarte-laguntzailea, Itxaso, osasun kaskarreko pertsona da eta gainera bere mahaian bukatzen dute inork hartu nahi ez dituen lanak.

Bi urte darama administrari laguntzaile baten eske eta orain arte ezezkoa izan du beti.

Ez dago gustora bere laneko egoerarekin eta lanpostu berri baten bila dabil azken aldi honetan.

UDALTZAINGOA Angel da Udaltzain-buru eta Irene eta Iñaki udaltzainak.

Hamar urte badira langile-kopuru bera dabilela lanean.

Atal honetan eta urte hauetan Andatza herriak jasan duen biztanleri hazkundeak, udaltzain gehiagoren beharra justifikatzen du.